Ap Lei Chau
Itxura
Ap Lei Chau | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Azalera | 1,3 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 22°14′30″N 114°09′20″E / 22.241666666667°N 114.15555555556°E |
UTC ordua | UTC+08:00 |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Administraturiko Lurralde Bereziak | Hong Kong |
Hong Kongen banaketa administratiboa | Hegoaldeko barrutia |
Ur-gorputza | Hegoaldeko Txinako itsasoa |
Ap Lei Chau uhartea (txinera tradizionalez: 鴨脷洲), askotan Aberdeen uhartea deitua, Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administraturiko lurralde berezian dagoen uhartea da. 1,30 kilometro koadroko azalera dauka.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartea Hong Kong uhartearen ondo-ondoan dago, Hegoaldeko barrutian. Munduan dagoen dentsitate handieneko uhartea izan liteke. Izan ere, Aberdeengo portuaren ondoan eraikitako etxebizitza dorreak Ap Lei Chauraino hedatzen dira.
Horrela, 2006ko erroldaren arabera uhartean 86.782 pertsona bizi dira, eta beraz kilometro koadroko dentsitatea 66.000 ingurukoa da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |